Bycamwww.bycam.eus

Durangoko geltoki nagusia.

Herria: Durango
Aurrekontua: 23.711.494 €
Egikaritze-epea: 54 hilabete
Bezeroa: EUSKAL TRENBIDE SAREA

Datu nagusiak

Lurpeko geltokia, 91 m-ko luzerako erdiko nasa duena, +98,50 mailan. Haren helburu nagusia Amorebieta-Etxano eta Durango artean trenbidea bitan banatzea da. Nasaren zolataren azpian, alboko bi galeria daude, zabalera aldakorrekoa, EBA aireztapenerako. Erdian geratu den zuloan, zerbitzu-galeria dago.

Obra bereziak: larrialdiko aireztapena, ponpaketa-putzuak, etab. Egitura nagusiak egin ziren: geltoki-kaxaren maila, +104,00 maila, mezzanina, eskailera metalikoak, hormigoizko eskailerak eta obra bereziak. Kanpotik geltokira sartzeko, bi bide daude. Iparraldeko sarbidetik, geltokiko ataritik Sasikoa kalera irten daiteke +108 mailako forjaketatik kanpoaldera doan hormigoizko eskaileratik.

Altzairu herdoilgaitzeko larrialdiko eskailera, nasatik +108 mailako merkataritza-galeriaren solairuraino iristen dena. Altzairu herdoilgaitzeko eskailera, nasatik +104 mailako solairura igotzeko. Forjaketak +108 eta +113,60 mailetan, geltokiko hormen bi aldeetara eta aurreikusitako lurpeko aparkalekuaren hegoaldean.

Mezzaninaren mendebaldeko nasa-zatia, geltokiko hormen artean, argi-zuloz estalita dagoena. Geltokia estaltzeko egitura metalikoa egitea, Tail”. Durangoko geltokiko aparkalekuaren eta geltoki horren arteko lotura eta sarbideak egitea eta zerbitzuan jartzea.

Trenbidea instalatzeko lanak bukatzea, bai lurpeko 1. tartean, bai geltokian.

Lurpean egongo den geltokiko -1 solairuko merkataritza-zentroak ia 4.400 m2-ko azalera izango du, eta haietatik, 1.800 m2-tan, supermerkatu handi bat egongo da. Gainerako 1.700 m2-ko espazioa 40 eta 100 m2 bitarteko gunetan banatuko dira, 16-40 merkataritza-lokal egiteko. 1.000 m2-ko espazioa ostalaritzarako gordeko da. 396 lekuko aparkalekua egongo da, hiru solairukoa. Leku horien % 52 txandakako erabilerarako izango da; % 27, aldirietako aparkalekua izango da; eta gainerako % 21, abonamendurako. Aparkalekuko sarrera Alluitz kalean egongo da.

Fitxa teknikoa

  • 2.571.376 kg B-500S altzairu, armaduran
  • 19.541 m HA-25 hormigoi armatu, egituretan
  • 65.400 m3 zinbria, 750 kg/m2-ko M-S lauzetan
  • 3.060 m2 estaldura lau, zuntzezko zementuzkoak
  • 97.695 m3 hondeatzea, plataforma egiteko
  • 1.275 m3 hondeatzea, zanga eta putzuetan/harrian
  • 7.327 kg txarrantxatze metaliko
  • 4.348 m3 HM-20, zimenduetan
  • 122.212 kg egitura metaliko, S275 altzairuzkoa
  • 32.570 kg AISI 316L altzairu, eskailera metalikoetan
  • 500 m2 beira laminar, orri bikoitzekoa
  • 4.425 m Swelles motako ainguraketa
  • 29.698 kg altzairu, txapa galbanizatukoa
  • 45.811 kg altzairu lakatu
  • 2.068 m2-ko gainazalaren akabera, zolata eta forjaketetan
  • 667 m zulo, mikropiloteak jartzeko
  • Trenbide-egiturak eta aparatu
  • Instalazioak - Akaberak
     

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.