Bycamwww.bycam.eus

Eusko Jaurlaritzaren administrazioegoitza Bizkaia Plazan

Herria: Bilbo
Aurrekontua: 9.618.052 €
Egikaritze-epea: 23 hilabete
Bezeroa: EUSKO JAURLARITZA

Datu nagusiak

“PLAZA BIZKAIA” eraikinak, 11.000 m2 inguruko azalerakoak, 7 solairu eta beheko solairua ditu; bakoitzak 1.400 m2-ko azalera du, gutxi gorabehera. Egindako atal nagusiak hauek dira: egitura metalikoa, errezel-horma, eta elektrizitate- eta klimatizazio-instalazioak.

Fitxa teknikoa

Egitura metalikoa: Egitura metalikoa da, xafla laguntzaileko eta hormigoizko forjaketak ditu, eta garajearen gaineko horma eta zutabeetan oinarritzen da, zapatak finkatuz.

Errezel-horma: Eraikinaren ezaugarri nagusia beiraz hornitutako fatxada kurbatua da. Ahalik eta argi natural gehiena erabiltzeko egin zen horrela, eta zenbait geruza ditu, erreguladore termiko gisa ere funtzionatzeko.

Klimatizazioa: Solairu bakoitzeko klimatizazioa egiteko, induktoreak eta konbektore bat instalatuko dira; induktoreak, sabai aizunean, eta konbektorea, errezel-hormaren perimetroan.

Zatiketak: Eraikinak bi zati ditu:

  • Solairuetara joateko gune komun bat. Han, bainugelak eta langileek atseden hartzeko tokiak daude; adreiluz egin dira denak.
  • Esparru garbi bat, lanpostuak ipintzeko.
     

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.