Herria: Sestao
Aurrekontua: 438.214,61 €
Eragitze-epea: 8,5 hilabete
Bezeroa: Sestaoko udala
Autonomia kalearen urbanizazioa, Concepción Arenal eta Marcos Grijalvo kaleen arteko tartean. Kalearen eredu-sekzioa mantendu da, aldaketa txiki batzuekin. Espaloiak 2 metrora erregularizatu dira sistematikoki, eta aparkaleku-erreserbak mantendu dira bi aldeetan, 2,15 metroko zabalerarekin. Hala, 3,5 eta 3,6 m bitarteko bidea gorde da.
Argiztapen publikoa berritu da, eta fatxadako euskarriak kalearen mailan kokatutako farolekin ordeztu dira, eraginkorragoak baitira. Saneamendu-sareak erabat berritu dira, eta hartune berriak egin, ur beltzenak zein euri-urenak.
Akabera-sistemari dagokionez, inguruko kaleen konposizioarekin bat dator. Bideetan, akabera asfalto ofitiko beltzarekin egin da, galtzada-harri zuriz osatutako erreten-arekekin. Oinezkoen igarobide goratuetan, asfalto beltz mikropikortu inprimatua jarri da, galtzada-harrien antzeko irudiekin. Azkenik, hornitutako hiri-altzariei dagokienez, honako hauek jarri dira: seinale bertikalak, ez pasatzeko mutiloiak igarobide goratuetan, defentsak ibietan eta erreserbatutako lekuetan, zakarrontziak eta altzairu herdoilgaitzezko baranda.
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.