Herria: Barakaldo
Aurrekontua: 27.498.349 €
Egikaritze-epea: 28 hilabete
Bezeroa: IHOBE, SA
Segurtasun-biltegia Argalario mendiko (Barakaldo) hiri-hondakinen zabortegi zaharraren behealdean, eta 415.896 m3 lurreko edukiera du. Bi piramide mozturen forma du, eta ibarreko hegalen artean dago.
Biltegiaren ontzia osatzea eta zigilatzea: 5 m-ko zabalerako bi barne-berma, elkarren artean 10 m inguruko distantzia dagoela, kotan. Euste-dike bat egitea, segurtasun-biltegitik uretan behera.
Ontzia behealdetik zigilatzea: oinarria zigilatzea, material kutsagarriak –batez ere, lixibiatuak– kanpora ez irteteko.
Zigilatzearen konposizioa: polipropilenozko banantzeko geotestila, lurrazalaren azpiko urak nibelatzeko eta drainatzeko geruza, benonitazko manta (GCL), PEADezko geomintza, puntzonaketen kontrako PEADezko geotestila, lixibiatuak drainatzeko geruza, PEADezko banantzeko geotestila, eta hondakin eta lur aukeratuak.
Biltegia betetzea: Guztira, kutsatutako lurren 415.896 m3 sartu ziren. Materialak deskargatu eta berehala zabaldu eta trinkotu ziren, multzoaren egonkortasuna bermatzeko.
Azaleko zigilatzea: polipropilenozko banantzeko geotestila, drainatze-geruza, benonitazko manta (GCL), PEADezko geomintza, drainatze-geruza, lur aukeratua eta lur aukeratu aberastua (30 cm).
Biltegiko lixibiatuak tratatzeko instalazioa: alderantzizko osmosi-sistema.
Paisaiaren berreskuratzea: lekuaren ikusizko kalitatea hobetzea eta ezpondak egonkortzea. Zabortegian, tapiz belarkara bat jarri zen, eta biltegian, hidroereitea aukeratu zen.
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.