Herria: Ollargan - Basauri
Aurrekontua: 753.894,37 €
Eragitze-epea: 8 hilabete
Bezeroa: Bilbao Bizkaia Ur Partzergua
“Nerbioi – Ollargan – Beteluri hoditeria berria” konpontzea M-10 eta M-11 ainguraketa-blokeen artean, eta horri lotutako obrak, hoditeria horri eragin diezaioketen magal-irristatze berriak ekiditeko. Tentsioak askatu dira hoditerian, eta soldadura zaharra saneatu, soldadura berri batekin konpontzeko eta epoxi elikadura-margoa aplikatzeko gero. Halaber, egonkortzeko betelanak egin dira magalaren erdialdean, eta haien pisuari eta ezaugarri sendoei esker, magalaren segurtasuna areagotu dute. Esku-hartzeen ikusizko inpaktua murrizteko, landare-lurrarekin estali dira (higadura kontrolatzeko hiru dimentsioko geosarearekin babestu dira ezpondak), eta, azkenik, ereite hidraulikoa egin da. Horrez gain, drainatze-sare bikoitza egin da, eta zeuden bideak egokitu dira.
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.